XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Bizkunde Garaiko sustatzaile handienetako bat:

a) Jose Manterola.

b) Duvoisin kapitaina.

c) Felipe Arrese Beitia.

d) Etxahun.

8. Gerraostean...

a) hizkuntza baturako oinarriak ezarri ziren.

b) hizkuntz garbizalekeriak oztopatu egiten zuen euskal prosaren garapena.

c) literatur mugimendu indartsua biztu zen Euskal Herrian.

d) Euskal Literaturak lehengo indarraz jarraitu zuen, erbestean baina.

9.1876-1936: Zer adierazten du urte bitarte honek?

a) Bizkunde Garaia, zentzu hertsian.

b) Gerraostea.

c) Bizkundeaurrea.

d) Erbestaldia.

10. Bizkunde Garai osoan, noiz ageri zaizkigu literatur emaitzarik baliotsuenak?

a) 1850- 1876.

b) 1876- 1936.

c) 1936- 1954.

d) Hiruretan berdintsu.

Aukera ezazu hurrengo pasarteari ondoen doakion azalpena.

11. Behorlegiko jauregian nihork ez du alferretan galdatu gabazko aterbea.

a) Inoiz alfer batek ez du galdetu ezer gauez.

b) Inork ez du eskatu gaua pasatzekorik baiezko erantzunik jaso gabe.

c) Inork ez du alferrik galdera egin gauez aterpe honetan.

d) Alferren artean batek ere ez du eskatu aterperik hemen.

12. ...hain azkarra non ihara bat alan ezar bait dezake.

a) Hain indartsua enara bat hala-hola ezar dezakeela.

b) Enara bat baino indartsuagoa da.

c) Errota baten hotsa ateratzen du.

d) Errota bati mugierazteko adinako indarra du.

13. Gizon gaztearen bihotzak gaindi egin zuen orduan.

a) Leher egin zuen.

b) Alaitasuna lortu zuen.

c) Gogortu egin zen.

d) Nahigabetu, tristetu egin zen.

14. ...errateko Ithurralabaren kondera ez da hain errex nola bertze zenbait.

a) Erratu gabe, Ithurralabaren kondaira ez da erraz kontatzen.

b) Ithurralabaren kondaira ez da beste batzuk bezain erraz kontatzen.

c) Emateko Ithurralabaren kondaira, nola ez den hain erraza...

d) Beste zenbait istorio bezain erraz kontatzen denez...

15. Zurkaitz lurrean landatu bat iduri...

a) Lurrean sarturiko makila bat dirudiela.

b) Lur gogorrean landaturikoa dirudi.

c) Zuhaitz baten irudia da.

d) Zuhaitz asko diren lurrean landaturik...